Eguzki Harri /Pierre de Soleil / Piedra del Sol
Apirilaren 25an
18:30
Isturitze eta Otsozelaiako Harpetan
Octavio Paz olerkari mexikarraren « Eguzki Harri » obraren irakurketa hirueleduna (fransesa, euskara, gaztelera) Aïda Forest, irakurketa Itxaro Borda,irakurketa Jean-Philippe Leremboure,irakurketa Sylvie Pascal, flauta Sylvain Frydman, klarinete Corinne Lallemand,espazio
antolaketa
Eguzki Harria edo Azteken egutegia… Biziaren zikloa, bidaia bizi bakar bat edo batzuetan zehar… Aldiberean eguzki eta ilargi olerkia… Argitik iluntasunera, maitasunetik heriora iragaten den testua,
1937ko Madriletik gaur egun arte oihartzun politikoak entzunarazten dituena …
Hiru irakurle, bi musikari... Musika eraikuntza bat, ahotsen, hizkuntzen eta erritmoen arteko giltzadura bat.
Eta irakurle bakoitzarentzat, olerki horrekiko harreman berezia :
Itxaro Borda-k du olerkia euskaratu, Mexikora joan aitzin. Bertan, tokiko egileekin topo egin eta Teotihuacan-eko gunea ezagutu du.…
Jean-Philippe Leremboure-k aspalditik darama testu hori berarekin eta Avignon-en taularatu du, musikak eta dantzak lagundurik…
Azkenik, Aïda Forest-ek, mexikarrak, testua Eguzkiaren Piramidean berean landu du, bere herrialdean berriki iragan duen egonaldiaren karietara !
"Eguzki Harri" obra aipatzen dute... segi : Jean-Philippe
Leremboure, Aïda Forest, Itxaro
Borda,
Arte & zientzia Kultur Eremua - Isturitze & Otsozelaiko Harpeak Sartzea : 13 € et 7 €
Izen emaitea : 05 59 29 64 72
Partager l'article !Eguzki Harri: Eguzki Harri / Pierre de Soleil / Piedra del Sol
Apirilaren 25an
18:30
Isturitze eta Otsozelaiako Harpetan
Octavio Paz olerkari ...